Naia del Castillo (Bilbo, 1975) artista, irakasle eta ikertzailea da. Gaur egun, doktoregaia eta irakasle da Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean. EHU-UPVn ere arte ederretan lizentziatura lortu zuen, eta masterra ohorez burutu zuen Londresko Chelsea College of Art & Design.

Del Castillo Bilbon, Rotterdamen, Londresen, Bartzelonan, Parisen, New Yorken, Hong Kongen eta Madrilen bizi izan da, hainbat bekari esker, besteak beste, Real Academia de España Erroman (2007) edota ISCP, International Studio and Curatorial Program New Yorken (2009).

Bakarkako erakusketak eta talde erakusketak egin ditu nazio mailan zein nazioartean, Estatu Batuetan, Latinoamerikan, Europan eta Asian. Erakusketa horien artetik ondorengoak dira azpimarragarrienak: Naia del Castillo (Sala Rekalde, Bilbo, 2015), Nuevas Historias. A New View of Spanish Photography and Video Art, (erakusketa ibiltaria, Eskandinavia, 2008), Doce Artistas en el Museo del Prado (Museo del Prado, Madril, 2007), Take me with you (Círculo de BBAA, Madril eta Mori Museum, Japonia, 2006), PHotoEspaña04 y PHotoEspaña05, OFF Jaialdian erakusketa onenaren saria irabazi zuen urte berberean, Parisphoto 05 Distrito 4 Galeriarekin, Espainia ordezkatzeko aukeratutako artistetako bat izan zelarik, Trampas y Seducciones (Sala Alcala 31, Madril, 2004) Naia del Castillo (Museo  ARTIUM, Gasteiz, 2004), edota  Fragilities (Festival Printemps de Septembre, Toulouse 2001).

Naia del Castilloren lana Maison Europeenne de la Photographie-Vile de Paris ; The Museum of Fine Arts, Houston ; Museo Nacional del Prado, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofia, Madril ;CA2M Centro de Arte Dos de Mayo, besteak beste, bildumen parte da.

www.naiadelcastillo.com