Harri, Orri, Ar. Praktikan oinarritutako ikerketa artistikorako formatuen esperimentazioa

2021ko urtarrilaren 20tik abenduaren 15era arte, Rekalde Aretoan. Hilean behin, azken asteazkenean, 18:00etan (saio bakoitzaren emankizuna online).

laSIA ikerketa taldeak Harri, Orri, Ar mintegia antolatu du eta 2021 urtean zehar garatuko da. Hau Praktikan oinarritutako ikerketa artistikorako formatuen esperimentazioa proiektuaren parte da. 

Praktika artistikoaren dimentsio ikertzailean sakontzea du helburu laSIAk; artearen praktika jakintza-esperientzia gisa ulertzen du, eta subjektu artistaren lekuan kokatzen da gogoetarako praktika-leku gisa, ezagutza teoriko bat garatzeko baino gehiago, sorkuntzarako bideak eta ikerketaren erakusketa ahalbidetzeko esperiementazio praktikoa bideratzen saiatuz.

Helburu nagusia ikerketa artistikoaren prozesuak garatu, erakutsi eta/edo argitaratzeko formatuen bilaketa modu esperimentalean lantzea da. Eta xede honekin, Harri, Orri, Ar-ek ikerketa-lan nabarmena duten arte-praktikak garatzen dituzten artistak biltzen ditu, bakoitzak “ikerketa” izaera hau modu ezberdinetan ulertzen duela.

 

Egutegia:

Urtarrilak 20, Mahai-ingurua: Ana Arnaiz, Aimar Arriola, Iñaki Imaz

Urtarrilak 27: José Ramón Ais

Otsailak 24: Mireia c. Saladrigues

Martxoak 24: Laura F. Gibellini

Apirilak 28: Remco Roes 

Maiatzak 26: Albert Corbí

Ekainak 30: laSIA taldeko kideen bateratze-lana

Irailak 29: Clara Montoya

Urriak 27: Arantxa Echarte

Azaroak 24: Ainara Elgoibar

Abenduak 15: Amaierako mahai-ingurua

PROGRAMA OSOA ikusi

Webgune honetan saio bakoitzaren informazioa atxikituko da, baita online ikusteko sarbidea ere.

Publiko moduan saio presentzialera joateko, beharrezkoa da Rekalde Aretoko webgunearen bidez izena ematea.

Pandemiaren erruz artista gonbidatuen interbentzioak aldatu daitezke. Horrela bada, proposatutako hedapen formatu berriekin esperimentatzen saiatuko gara. Edonola ere, aurreikusitako ordutegia mantentzen saiatuko gara.

Ekintza hau Rekalde Aretoa, BizkaiKOA eta UPV/EHUren finantziatzioari esker egin da. (US 19/07 Proiektua)