NON: Aire Galeria. Bilbo
NOIZ: 2020ko ekainaren 19tik uztailaren 31ra

Konfinamenduan egindako hainbat lan daude ikusgai ‘Confi-19’ talde erakusketan. Bertan aurkitu daitezkeen artisten artean, laSIA ikerketa taldeko hainbat kide daude: Julen Agirre, Naia del Castillo, Usoa Fullaondo, Veva Linaza, Damaris Pan, Fito Ramírez eta Unai Requejo. Hauez gain, Izaskun Araluzea, Miren Barrena, Luis Candaudap, Jon Ander Garcia, Ibon Landa, Asier Lurrazaga, Jon Mantxi, Maite Mugerza, Remco Roes, Ander Sagastiberri, Natalia Suárez Ortiz de Zarate eta Marina Suárez Ortiz de Zarate artistek ere parte hartzen dute.

“Erakusketari begira, gauzak modu ludikoan, kritikoan, tragikoan, fantastikoan, ironikoan, etab. lantzeko eta aurkezteko askatasuna eman da. Zenbait objekturen bidez, konfinamenduan egin ahal izan duguna, edo ezin izan duguna egin, islatu nahi izan dugu, nolabaiteko harreman afektiboa mantendu dugun pertsona talde batek,” azaltzen du Fito Ramírez erakusketaren koordinatzaileak.

Erakusketaren irudiak

cartel_kartela

Veva LinazaVeva Linaza  

Usoa Fullaondo & Remco RoesUsoa Fullaondo & Remco Roes 

Unai RequejoUnai Requejo

Damaris Pan & Asier Luzarraga

Unai RequejoJulen Agirre

Fito RamírezFito Ramírez