Iranzu Antona (Iruña, 1979) artista, irakasle eta doktoregai da Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean. Nafarroako Gobernuko, Bizkaiko Foru Aldundiako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuko sorkuntza beka ezberdinei esker, bere proiektua garatu du Nafarroan, Bilbon, Grezian eta New Yorken. Artelekun eta BilbaoArte Fundazioko artista egoiliarra izan da, eta zenbait jardunaldi eta tailer egin ditu, hala nola, Ibon Aranberri, Tàpies Fundazioan, Bartzelonan. Museo eta arte zentroetan bere lana erakutsi du, adibidez, Azkuna Zentroan, Huarte Arte Garaikidearen Zentroan, Bilboko Rekalde Aretoan, Space4Arten (Kalifornia), Koldo Mitxelenan, BilbaoArte Fundazioan, Jorge Oteiza Museo Fundazioan edo Durangoko Artearen eta Historia Museoan.