Beste artista baten azalean jarri zeure burua
Ponerse en la piel de otro artista
Aitor Irulegiren saiakera
Un intento de Aitor Irulegi

Agnes Martin White Flower
Olioa mihise gainean/ Óleo sobre lienzo. 182,6 x 182,9 cm
1960

Agnes Martinekin telefonoz hizketan

Artegintzaren prozesuei buruz hitz egiteko beste artista baten azalean jartzea pentsatu dugu. Nik kasu honetan, Agnes Martin artista kanadarraren azalean jartzea pentsatu dut. Hau, pintore kanadarra, minimalismoarekin erlazionatzen da, bere margolanek minimalisten taldearekin formalki daukaten antzekotasunagatik. Bera ordea ez zen inoiz minimalisten korrontearekin identifikatu[1]. Pinturaren dimentsio espirituala interesatzen zitzaion. New Yorken bizitu izan zen aurreko mendeko 50. hamarkadan, baina hiriko bizimoduaz nazkatuta, Nuevo Mexikora joan zen bizitzera, hiritik urrun; Taos-era, hain zuzen. 92 urterekin hil zen 2004an.

Proposatzen dugun planteamendu honek norberaren hitzak besteen ahoan jartzera behartzen gaitu, eta ez da egoera jatorra. Beraz, zeharkako modu batean koska hau saihestea proposatzen da: berarekin izandako fikziozko elkarrizketaren formatua emanaz testuari. Nire kasuan, Agnes Martin hilda dagoenez, berarekin kontaktatu ahal izateko,  “espiritu santua” erabiliko dugu errekurtso moduan. Gure fikzio honetan, espiritu santuari esker lortu dugu telefono magiko bat. Honek, hilda dagoen norbaitekin hitz egitea ahalbideratzen du. Jarraian, telefono dei honetan gertatzen dena  kontatuko dizuet.

            Agnes Martini telefonoz deitu diot, adeitsu erantzun dit; euskaraz, telefono magikoarentzat hizkuntzak ez baitira oztopo. Eskatu diot, beste munduan, koadro bat pinta dezala eta pintatzen dagoen bitartean konta diezadala zer pentsatzen duen edo zer egiten ari den. Arazoa da, Agnesek esaten didala pintatzen duen bitartean hitz egitea ez zaiola interesatzen. Nahiago duela pintatzen dagoen bitartean bakean utz dezaten, egiten duen horretan zentratu dadin.

            Hala ere, esaten dit, ahal duela agian gogoratu pintatzearen esperientzia eta posible dela berak guri laguntzea, egokitu zaigun asmo honetan. Pinturako prozesuari buruz hitz egiteko, galderak egiteko eskatzen dit, hitz egiten hasteko abiapuntu moduan. Orduan, lanari ekiteko,  bere margolan konkretu bat seinalatzen diot, 1960an pintatu zuen White Flower formatu handiko[2] koadro bat, hain zuzen. Adibide ona dela esaten dit. Nik abiapuntutzat oinarrizko galderak egitea pentsatu dut eta gero berak esan dezala burura datorkiona ahal duen moduan. Galdetzen diot: zergatik horizontala? Eta berak erantzuten dit:

            “Horizontala zelako, baliabide posible guztien artean […] zoriontasun gehiena ematen zidana, ondoen sentiarazten ninduana. Horizontalak irakasten dizu, egoten, pazientzia edukitzen bizitzaren aurrean, eta; batez ere, heriotzaren aurrean. Lerro horizontalaren jarraipen bat da pintura hau; beraz, amaitzen denean ez da amaitzen, azpian jarraitzen baitu. Pintatzen nuen modu horretan; gertatzen dena da, ikusten dituzula zure buruaren akats guztiak; eta garbi ikusi ere, ez zarela perfektua.

            Eta jarraitzen du lerroak. Poliki, poliki… eta denboran beste dimentsio bat irekitzen da. Ematen du, denbora ez dela jada denbora. Ez dakit denbora polikiago edo azkarrago doan. Agian ia ezin da denboraz hitz egin.

            Eta hustu, hustu egiten da dena, garbitu egiten da dena, burua ideiaz husten da[3]. Eta nola hain gauza, xumea den lerroa, umila, ez da ezer altxatzen, altxatu behar ez duen tokitik, eta ahal duzu entzun orain benetan zer pasatzen den zure burutik… eta konturatzen zara geroz eta gauza gutxiago pasa burutik, bizitzarengandik askoz gertuago zaudela. Ez zara gelditzen ideiekin maiteminduta; eta horrela, pentsatzeko beste frekuentzia bat irekitzen da. Eta eskua dardarka, noski, erabil daiteke erregela ere, baino erabil daitekeen edo ez, ez da garrantzitsua.”

            Pentsatzen geratu da eta bere hitza moztu ez dadin, bigarren galdera luzatzen diot: zergatik bertikalak? Isilik geratzen da eta esaten digu ostera:

            “Horizontalei eusteko. […] Pintatzearen prozesua intentsua da, zeren ematen baitu buruan ematen dela tantra moduko bat, non zalantzapean jartzen diren etengabe pentsamendu guztiak. Ez da zalantza aginan, baizik eta mesfidatia naizela ideiekin. Eten gabe ematen ditut ideiak bere burua sostengatu ezin duten tokira[4], eta ideia batek bere burua sostengatu ezin duen tokian ez du indarrik[5].

            Eta noski, denbora, denbora asko behar da pintura hau egiteko[6]. Azken finean, erabili nuen oinarrizko baliabide bat: lerroa, eta honen baitan, kolorea era bai noski. Marrak kolorea dauka, eta gero dago: oinarriaren kolorea. Baina dena dela, konposizioak du garrantzi betea[7], Konposizio baten elementu bakoitzak eragina du bere osotasunean. Koadro honetan, elementu konkretuak; detaileak, eta bere osotasunak egitura bera dute, bata bestearen jarraipen dira.

            Jarraipen bat da, bai, gauza txikiak eta gauza handiak funtsezko egitura bera dauka, ez da amaitzen, bata bestearen jarraipena da. Gerturatu eta urrundu egiten da denbora guztian, ziklo bat balitz… —isilik geratzen da, pentsakor, baina asaldatu egiten da— Baina ez da zirkulua![8] Ezin du izan zirkulua, ze zirkulua itxita dago, ez da zirkulua ez, ez, ez… Material hauekin era honetan harremanetan jartzea —pintatzea— litzake… karratuaren autoritatea etzatea[9].

            ‘Karratuaren autoritatea etzatea’-ren esanahia azaltzeko, karratuarengan ikusten dudan zentzu bat azaldu behar dut. Karratua ikusten dut gauza zurrun bat bezala, elementu oso estatiko baten moduan.

           Guk, mundua ulertzeko erabiltzen ditugun, hitzen bitartez, errealitate bat beste batekin ordezkatzen dugu. Adibidez, fenomeno botaniko bat, lore bat, soinu batez edo marrazturiko sinbolo idatzi batzuez ordezkatzen dugu. Aipatzen dudan karratu honen zentzuak eragingo balit eta nire pentsamolde bihurtu, esango nuke: hizkuntzak lotzen dituen errealitateen arteko lerroak, kateak direla. Hau da, zeinuek esanahi konkretuak dituztela, pinturak esanahi konkretuak dituztela, bizitzak esanahi zehatz bat duela eta ondorioz heriotzak ere. Pentsamolde zurruna da hau eta oso mugatua dago bere baitan.

            Ikusmolde horrek, adieraziko luke ni hitz egiten ari naizen karratuaren zentzua. Nire aurrean ipintzen dudan karratuak, nire barruan dudan karratua ikustarazten dit, eta honi aurre eginda, nire baitako pentsatzeko modu hau des-autorizatzen dut. Horizontalaren bitartez, tentsio mota horri indarra kentzen diot. Hau da pintura honetan niri geratzen zaidana. Zeren, karratuak ez dauka autoritaterik berez, guk ematen diogu. Zeren hitzak ez dute berez errealitateen gainean agintzen. Hitza eten gabe dago obeditzen; hitzak ezin du obeditu ez ba du agintzen. Agintea eta obedientzia ezin ditut separatu[10].

            Eta berdinarekin aurrera. Ez dago besterik; eta bitartean, aldaketa. Buruaren oinarrizko doiñuaren aldaketak oso oso poliki gertatzen dira. Buruaren oinarrizko planteamenduak, pentsamoldeak, oso-oso poliki aldatzen dira. Marra zuzen eta mantsoaz, entzuten zaio[11] mugimendu bati, denbora oso luzez. Egun osoan nota berdin bat jotzen egongo banintz bezala da, eta orduan konturatzen zara nota horrek mila nota dituela azpian. Orduan ohartzen zara, nota hori ez dela nota hori, baizik eta beste mila azpi noten aldibereko nortasunaren emaitza dela. Beraz, lerroa ez da lerroa, baizik eta mila uneen jarraipenaren traza baizik.

            Eta niri gertatzen zait —jarraitzen du esaten—pintatzen dudanean desagertzen naizela. Nolaz eta, gauza batean bakarrik zentratuta nagoen, gauza horrekin bat egiten naiz, eta gauza hori ez den guztia desagertu egiten da. Orduan ikusten ditut gauza hori ez diren guztiak gauza beraren barruan, eta ezer ez aldi berean. Eta horren aurrean, ezin da ezer esan! […] horren aurrean ezin da hitz egin […] hitza beti geratuko da eskas.

            Nola seinalatu daiteke hitzez bakarrik, hitz guztiak eta hitzezkoak ez diren guztiak, isiltasunaz adierazten dituen hori? Hitza baliabide merke baten moduan geratzen zait.

            Eta sostenga ezinezko oreka horretan, erorketak daude. Zeren hau da zirkuko funanbulista baten lanaren antzekoa, alanbre baten gainean oreka mantentzea bezala. Kontaktua oso erraz galtzen da, oso oso zaila da ez erortzea sokatik. Soka jarraitu behar da ordea[12]. Eta ez da bukatzen, gezurra ematen du, baina ez da bukatzen.”

            Isilune baten ostean, telefono magikoa estaldurarik gabe geratu da eta deia moztu egin da. Ez adiorik Agnes. Badakit gauza gehiago zituela esateko. Azkenean nahiz eta galderak ez hain interesgarriak izan, berari bakarrik hitz egiten utzita, bere prozesuaren eta bere pentsamenduaren zenbait traza eskuratu ahal izan ditugu. Eskerrikasko espiritu santua eta; batez ere, eskerrik asko Agnes Martin.

Hablando por teléfono con Agnes Martin

Para dar cuenta del proceso artístico, nos hemos propuesto ponernos en la piel de otro artista. Yo, he pensado ponerme en la piel de la artista canadiense Agnes Martin. Esta pintora canadiense, ha sido relacionada con el minimalismo, por el parecido formal entre sus pinturas con éste. Ella, sin embargo, nunca se identificó con el minimalismo[13]. A ella, le interesaba la dimensión espiritual de la pintura. Vivió en Nueva York en los años cincuenta del siglo pasado, pero cansada de la vida en la urbe, se fue a vivir a Nuevo México, lejos de la ciudad; a Taos, exactamente. Murió a los 92 años en 2004.

            Este planteamiento que proponemos, supone poner las palabras de una en boca de otra, y no es una situación legítima. Por lo tanto, de una manera trasversal, propongo esquivar este bache a través de una ficticia conversación con ella. Puesto que, en mi caso, la artista a la que suplanto, está muerta; para poder contactar con ella, utilizaré la ficción del “espíritu santo” como recurso. En nuestra ficción, gracias al espíritu santo hemos conseguido un teléfono mágico. Éste, nos permite hablar con personas fallecidas. A continuación, redacto lo que ocurre en esta conversación.

            Llamo por teléfono a Agnes Martin, y responde con cordialidad; y en castellano, puesto que para el teléfono mágico los idiomas no son un problema. Lo primero que le propongo es que pinte un cuadro en el más allá y que mientras que pinta, nos cuente lo que piensa o lo que está haciendo. El problema, es que Agnes me dice, que mientras pinta, prefiere que la dejen en paz. Y que, además, no le interesa hablar mientras trabaja, que prefiere concentrarse solamente en lo que hace.

            Aun así, me dice que quizá, puede ayudarnos recordando la experiencia de pintar y que es posible que me ayude en este intento de dar cuenta del proceso pictórico. Me pide que le haga preguntas, para utilizarlas como punto de partida a una reflexión. Para eso le señalo una pintura que hizo el año 1960 llamado White Flower, un cuadro de gran formato[14]. Me dice que es un buen ejemplo. Como punto de partida le propongo formular preguntas básicas, y que, tomando pie en ellas, exprese la reflexión que tiene con palabras que encuentre oportunas. Le pregunto: ¿Por qué la horizontal? Y ella contesta:

            “Porque la horizontal era, entre todos los recursos pictóricos posibles […] el que más feliz me hacía, la que me hacía sentirme mejor. La horizontal te enseña, a estar, a tener paciencia, ante la vida, y, sobre todo, ante la muerte. Como puedes observar esta pintura es una sucesión de líneas horizontales; por lo tanto, cuando se termina no se termina, puesto que continua por debajo. En esa manera, en la que yo pintaba, lo que ocurría era que, veía todos mis propios errores, y ves con claridad que no eres perfecta.

            Y la línea sigue, despacio, despacio… y se abre otra dimensión en el tiempo. Parece, que el tiempo ya no es tiempo. No sé si el tiempo va más rápido o más despacio. Quizás ya no se puede hablar de tiempo.

            Y se vacía, se vacía todo, se limpia todo, la cabeza se vacía de ideas[15]. Y como es tan básica la línea, tan humilde, no se eleva desde donde no se tiene que elevar. Solo entonces puedes escuchar con claridad lo que pasa por tu mente, y te das cuenta que cuantas menos cosas pasen por tu mente, estás más cerca de la vida. No te quedas apegado y enamorado con las ideas, y así se abre otra frecuencia de pensamiento. Y la mano tiembla, claro, se puede usar la regla, pero esa es otra historia, que no es tan importante.”

            Se ha quedado pensativa, pero para que no se bloquee en el silencio, le hago la segunda pregunta: ¿Por qué las verticales? Se queda callada y luego contesta:

            Para sostener a las horizontales […] El proceso es intenso, ¿sabes? Parece que en la cabeza se repite algo parecido a un tantra, donde cuestionas continuamente todos tus pensamientos…quizá no sea cuestionarse, sino que soy desconfiada con las ideas. Continuamente llevo las ideas a donde no se pueden sostener a sí mismas[16], y allí donde una idea no se sostiene a sí misma pierde toda su fuerza[17].

            Y, por supuesto, toma tiempo[18] para hacer una pintura como ésta. Al fin y al cabo, utilicé un recurso básico: la línea, y en sí misma, su color también. La línea tiene color, y luego está el color del fondo. Pero la composición es la que tiene importancia suma[19]. En una composición, cada elemento repercute en su totalidad. En este cuadro, los elementos concretos, los detalles, y lo que componen en su totalidad tienen la misma estructura, una es continuación de la otra.

            Sí, es una continuación, las partes pequeñas y las grandes tienen la misma estructura en su base, y no se acaba, son continuación la una de la otra. Se acerca y se aleja constantemente, como si fuera un ciclo…—se calla, y se queda pensativa; pero vuelve a tomar la palabra exaltada— Pero no es un círculo![20] No puede ser un círculo, porque el círculo está cerrado, no es un círculo, no, no, no… Relacionarse de esta manera con el material—pintar—, sería… ‘tumbar la autoridad del cuadrado’[21].

            Para explicar el significado de ‘tumbar la autoridad del cuadrado’, tengo que explicar un sentido que encuentro en el cuadrado. En éste; veo, algo muy rígido, algo muy estático.

            Las palabras que utilizamos para entender el mundo, sustituyen una realidad por otra. Por ejemplo, sustituimos un fenómeno botánico; una flor, por un sonido o un símbolo escrito. Si me afectara el sentido que veo en el cuadrado, y lo convirtiera en mentalidad diría que las líneas que genera el lenguaje entre realidades son cadenas inamovibles. Diría los signos tienen significados concretos, que la pintura tiene unos significados concretos, la vida un significado concreto y por lo tanto la muerte también. Éste es un pensamiento muy rígido, y es muy limitado en sí mismo.

            Esta mentalidad, describiría el sentido del cuadrado del que hablo. Y el cuadrado que me pongo delante, me hace ver el cuadrado que tengo dentro, y enfrentándolo, y a través de la horizontal, desautorizo esta mentalidad cuadrada. Esto es lo que a mí me ocurre con ésta pintura. El cuadrado no tiene autoridad en sí, se la damos nosotros. Las palabras no dominan sobre las realidades. La palabra obedece continuamente; es por eso que tiene tanta autoridad. No se puede entender la autoridad de algo independientemente de su obediencia[22].

            Y continuamos en lo mismo. No hay más, y mientras tanto, todo cambia. Las melodías básicas de la cabeza cambian muy muy despacio. Los planteamientos básicos de la mente cambian muy-muy despacio. Con la línea recta y lenta se le escucha[23] a un movimiento, en un largo periodo de tiempo. Es como si estuviera tocando una misma nota todo el día, y entonces te percatas, de que ésa nota no es ésa nota, sino que es formada por la resonancia de otras mil sub-notas. Por lo tanto, la línea no es la línea, sino la sucesión y marca de mil momentos sucedáneos.

            A mí me ocurre—continúa diciendo— que cuando pinto, desaparezco. Puesto que, me centro en una única cosa, me hago una con esa cosa, y todo lo que no sea esa cosa, desaparece. Entonces, en esta misma cosa, veo todas las cosas que no son esta cosa, y nada al mismo tiempo. Y delante de esto no se puede decir nada […] delante de eso no se puede hablar […] la palabra caería inmediatamente en el ridículo.

            Cómo puedes señalar, solo con palabras, eso que contiene en su silencio, ¿todas las palabras y todo lo que no son palabras? La palabra siempre se me muestra torpe.

            Y en ese equilibrio insostenible, hay caídas. Porque esto es un trabajo parecido al de un funambulista de circo[24], como mantener el equilibrio sobre el alambre. Es muy fácil de perder el contacto, es extremadamente difícil no caer del alambre. Pero hay que seguir la línea. Y no se acaba, aún que parezca mentira, no se acaba.”

            Tras un breve silencio, se corta la llamada, el teléfono se queda sin cobertura. No hay despedidas con Agnes. Sé que tenía más cosas que decir. Al final, aunque las preguntas fueran torpes, dejándola hablar a ella sola, hemos podido recuperar ciertas trazas de su proceso y pensamiento. Gracias, al espíritu santo; y, sobre todo, gracias Agnes Martin.

[1]   Bere Writings Schriften liburuan (MARTIN Agnes. 1993. Writings Schriften, Kunstmuseum Wintertur, Alemania) bere hitz idatziak gordetzen diren liburuan, ez du minimalismoa une batetan ere aipatzen.

[2] Ikus argazkia 2. orrian.

[3] MARTIN, Agnes. 1993. Writings Schriften, Kunstmuseum Wintertur, Alemania. 38. or. “Painting is not about ideas or personal emotion”.

[4] MARTIN, Agnes. 1993. Writings Schriften, Kunstmuseum Wintertur, Alemania. 113. or.

“If you have enough respect for yourself you will ask yourself: «What am I?».

If the answer is "I am a man" then the question becomes: «What IS a man? ». When you come to the end of all ideas you will still have no definitive knowledge on the subject. Then you will have to wait for inspiration”.

[5] op. cit . 97. or. “With the idea of power in our minds we are subject to that power. If you believe in it, then it exists for you and you are naturally subject to it. But in reality there is no power anywhere.

[6] IN HER OWN WORDS (audioa). 3:28 min: “It takes time you see?”

https://soundcloud.com/guggenheimmuseum/agnes-martin-speaks-about-emotion-and-art

Grabazio bat da, Guggenheim New York museoak gordetakoa, 2016-17 urteko erakusketan artista aurkezteko.

[7] MARTIN, Agnes. 1993. Writings. 35. or. “People think that painting is about color/ It's mostly composition/ It's composition that's the whole thing”.

[8] op. cit. 37.or .“I don't like circles - too expanding”.

[9] op. cit. 29.or. “When I cover the square surface with rectangles, it lightens the weight of the square, destroys its power”.

[10] MARTIN, Agnes. 1993. Writings Schriften, Kunstmuseum Wintertur, Alemania. 97. or.  “authority and obedience exist at the same time ”.

[11] op. cit. 155. or. “The artist searches for certain sounds or lines that are acceptable to the mind and finally an arrangement of them that is acceptable”.

[12] op. cit.  93. or.“Interruptions are disasters. To hold onto the "silver cord", that is the artistic discipline”.

[13] En su libro Writings Schriften (MARTIN, Agnes. 1993. Writings Schriften, Kunstmuseum Wintertur, Alemania) donde se guardan sus palabras escritas, no nombra el minimalismo en ningún momento.

[14] Véase la foto reproducida en la p. 2.

[15] MARTIN, Agnes. 1993. Writings Schriften, Kunstmuseum Wintertur, Alemania. p.38. “Painting is not about ideas or personal emotion”.

[16] MARTIN, Agnes. 1993. Writings Schriften, Kunstmuseum Wintertur, Alemania. p. 113. “If you have enough respect for yourself you will ask yourself: «What am I ?». If the answer is "I am a man" then the question becomes: «What IS a man?».
When you come to the end of all ideas you will still have no definitive knowledge on the subject. Then you will have to wait for inspiration”.

[17] op. cit . p. 97. “With the idea of power in our minds we are subject to that power. If you believe in it, then it exists for you and you are naturally subject to it. But in reality there is no power anywhere.

[18] IN HER OWN WORDS (audio). min 3:28 : “It takes time you see?”
min 3:28 : “It takes time you see?”

Esta grabación fue señalada por el museo Guggenheim New York, para presentar al artista en la exposición que organizó el año 2016-17.

[19] MARTIN, Agnes. 1993. Writings… p. 35. “People think that painting is about color/ It's mostly composition/ It's composition that's the whole thing”      

[20] op. cit. p. 37 .“I don't like circles - too expanding”.

[21] op. cit. p. 29. “When I cover the square surface with rectangles, it lightens the weight of the square, destroys its power”.

[22] MARTIN, Agnes. 1993. Writings Schriften, Kunstmuseum Wintertur, Alemania. p. 97. “authority and obedience exist at the same time ”

[23] op. cit. p. 155. “The artist searches for certain sounds or lines that are acceptable to the mind and finally an arrangement of them that is acceptable”

[24] op. cit.  p. 93.“To hold onto the "silver cord", that is the artistic discipline”.